2024ko maiatzak 21
Euskara ikasteko dirulaguntzak

Epea eta tokia
Eskaerak udal erregistroan aurkeztuko dira, epe honen barnean:
Ekainaren 17tik uztailaren 4a arte.
Betebeharrekoak
- 16 urtetik gorakoa izatea.
- Garesko erroldan inskribatuta egotea, eskakizuna aurkeztu baino urte bat lehenago. Ikasturtearen bukaerako egunean ere eskatzaileak erroldaturik egon beharko da. Horrela ez bada, baja dataren araberako ordainketa proportzionala eginen zaio. Administrazio publikoko langileak diren eta euskara ikasteko planetan dabiltzan garestarrek ezin izanen dute parte hartu deialdi honetan.
- Nafarroako Gobernuak euskara ikasteko dirulaguntza deialdia aterako balu, hura ere eskatzea beharrezkoa izanen da, salbuespenak salbuespen: eskaeraren tramitazioa gauzatzeko arazoa administratiboa izan dutenak.
- Diruz lagunduko dira euskara ikastea helburu duten ikastaro homologatu mota guztiak: estentsiboak (120 ordu baino gehiago), trinkoak (70 ordu baino gehiago) eta barnetegiak (gutxienez 6 egun).Eskatzaileek bakarrik jaso ahalko dute beka maila bereko ikastaro batengatik. Salbuespenak aztertuko ditu organo eskudunak, betiere, eskatutako gutxieneko asistentzia egiaztatzen bada (eskola ordu guztien %75 izanik).
Deialdia Bekak_euskaltegia_2024__Becas_aprendizaje_euskera_2024_-_SEFYCU_66057
Eskatzeko inprimakiak