{"id":17331,"date":"2016-05-17T11:27:59","date_gmt":"2016-05-17T09:27:59","guid":{"rendered":"http:\/\/w3.olazti.com\/batueko-eta-belengo-iturriak\/"},"modified":"2016-05-17T11:27:59","modified_gmt":"2016-05-17T11:27:59","slug":"batueko-eta-belengo-iturriak","status":"publish","type":"post","link":"http:\/\/urzainqui.animsa.net\/eu\/batueko-eta-belengo-iturriak\/","title":{"rendered":"BATUEKO ETA BELENGO ITURRIAK"},"content":{"rendered":"<p><img decoding=\"async\" class=\"alignright\" src=\"\/wp-content\/uploads\/sites\/67\/imgs\/belentxiki.JPG\" alt=\"\" \/><\/p>\n<p>Antzinako bide bat berreskuratuko dugu, mendeetan zehar olaztiarrek, San Joan gauean, Batueko iturrian udako solstizioa ospatzera joateko erabiltzen zutena. Ibilbidea desagertutako baseliza baten ondoan kokaturik dagoen Belengo iturritik ere pasatzen da. Burunda ibaia ondoan izango dugu eta haritz amerikarrez osatutako basoan barrena igaroko gara.<\/p>\n<p><strong>Distantzia:<\/strong> 5,9 kilometro<br \/>\n<strong>Malda:<\/strong> 120 metro<br \/>\n<strong>Ibilbidea egiteko denbora:<\/strong> Ordu 1 eta 45 minutu<\/p>\n<p>San Migel elizatik abiatuko gara eta Koskobilorantz jaitsiko gara. Behin tunela pasatu ondoren, ezkerreko bidea hartuko dugu eta bide horretatik joango gara, trenbidearen paretik, berritutako Belengo iturrira iritsi arte.<br \/>\nIturri honen ura Urbasatik dator. Han, euri-ura kareharrien pitzaduretatik pasatzean kareharriak disolbatzen ditu, eta ondorioz, uraren kare kopurua handitu egiten da. Grabitate-indarrak lagunduta ibarrerantz abiatzen da lurrazpitik, eta han zenbait iturburutatik ateratzen da: Belengo iturri honetatik adibidez.<br \/>\nIturri honek bidearen bestaldean zegoen baselizari zor dio izena. Baseliza tenplu sendoa zen, harlaingaitzezko pareta lodi eta kontrahormak zituena. 1971. urtean, baseliza hondatzeko zorian zegoela ikusita, hura botatzea erabaki zuten. Baselizaren zenbait material parrokiako eliza konpontzeko erabili zen.<br \/>\nBidea jarraitu eta Burunda ibaia gurutzatuko dugu, harrizko zubi eder batetik. Aurreraxeago, Ziordiko pistatik joanda, Alduiako edo Fandoilarko bideen artean hauta dezakegu gure jomugara heltzeko: Batuekoko iturria.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/www.olazti.com\/wp-content\/uploads\/sites\/67\/2016\/05\/batueko1.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter wp-image-378 size-large\" src=\"http:\/\/www.olazti.com\/wp-content\/uploads\/sites\/67\/2016\/05\/batueko1-1024x167.jpg\" alt=\"batueko1\" width=\"670\" height=\"109\" srcset=\"http:\/\/urzainqui.animsa.net\/wp-content\/uploads\/2016\/05\/batueko1-1024x167.jpg 1024w, http:\/\/urzainqui.animsa.net\/wp-content\/uploads\/2016\/05\/batueko1-300x48.jpg 300w\" sizes=\"auto, (max-width: 670px) 100vw, 670px\" \/><\/a><\/p>\n<p>Behin aldapa txiki bat igo ondoren, basoan sartuko gara. Haritzen artean eta erreka txiki bat edo beste pasatu ondoren, txangoaren amaierara iritsiko gara.<\/p>\n<p><strong>Batueko iturria<\/strong><br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.olazti.com\/wp-content\/uploads\/sites\/67\/2016\/05\/batueko.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright size-medium wp-image-377\" src=\"http:\/\/www.olazti.com\/wp-content\/uploads\/sites\/67\/2016\/05\/batueko-300x225.jpg\" alt=\"batueko\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"http:\/\/urzainqui.animsa.net\/wp-content\/uploads\/2016\/05\/batueko-300x225.jpg 300w, http:\/\/urzainqui.animsa.net\/wp-content\/uploads\/2016\/05\/batueko.jpg 1024w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>Iturri honetako ura berezia da, usainarengatik nahiz zaporearengatik. Bestalde, ura erortzen den tokia zuri-zuri dago. Hori kaltzio eta magnesio sulfatoen prezipitazioen ondorioa da. Ur honek gatz mineral asko eta amonio, sodio eta materia organikoen kontzentrazio handiak ditu.<\/p>\n<p>Olaztiarrek antzina-antzinatik ospatu dituzte erromeriak iturri honen inguruan. Lehen, San Joan bezperan, iturriraino igotzen ziren, herriko plazan suen gainetik salto egin ondoren. Batuekoko iturriaren ondoan suak piztu, eta iturriko urarekin prestatutako txokolatea jaten zuten. Azaleko gaixotasunen bat zuenak edota erreuma zutenek gorputza lohiarekin igurtzi edo ur horrekin garbitzen zuten. Gaur egun ere herriko kuadrillak Batuekora igotzen dira San Joan egunetik gertuen dagoen larunbatean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Antzinako bide bat berreskuratuko dugu, mendeetan zehar olaztiarrek, San Joan gauean, Batueko iturrian udako solstizioa ospatzera joateko erabiltzen zutena. Ibilbidea desagertutako baseliza baten ondoan kokaturik dagoen Belengo iturritik ere pasatzen da. Burunda ibaia ondoan izango dugu eta haritz amerikarrez osatutako basoan barrena igaroko gara. Distantzia: 5,9 kilometro Malda: 120 metro Ibilbidea egiteko denbora: Ordu 1 [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":9558,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[],"tags":[],"class_list":["post-17331","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"http:\/\/urzainqui.animsa.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17331","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"http:\/\/urzainqui.animsa.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"http:\/\/urzainqui.animsa.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/urzainqui.animsa.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/9558"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"http:\/\/urzainqui.animsa.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=17331"}],"version-history":[{"count":0,"href":"http:\/\/urzainqui.animsa.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/17331\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"http:\/\/urzainqui.animsa.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=17331"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"http:\/\/urzainqui.animsa.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=17331"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"http:\/\/urzainqui.animsa.net\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=17331"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}